XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Azokan ibili'ta aitona? - Ez oraindik... hemen bizi'ta ez diat beharrik.
- Eta biek te bero baten edan beharra bagenu? - Orduan, gogo onez semea... Ez al haiz hi Belhadjen semea? - Bai Mohameden semea... hi ere ezagutzen hait nunbait? - Lehen Khoatmiako boka-n bizi nindukan... badik hogei urte? - Eta, hi, Sehil ben Xhlifa zaharra... hire semea nun dabila? - Rumiek hil didate... bai, seme bakoitza eta ni zaharregi beste baten egiteko.
- Gaixo aitona... zorionez alabak badituk eta haiek suhiak ekarriko.
- Suhia ez duk semea... eta holako semea.
Goazen... goazemak, zaldira igan hadi... laguntzen hait egiten.
- Laguntzen?... ez diat beste beharrik... so'ik nola itzegoten naizen.
Zaldi biziaren ondotik oinez jarraitu natzaio.
Orain, kafegilearen oihal azpian gaude.
Moktar -ekin luzaro hitzegin dugu... Eguzkia ere polliki jaitsi da... Azokan dilindan zeuden azken ahariak saldu egin dira... Azoka barreiatzen da: neguan iluna, goiz da.
Joan gabe aitona frantses gudarien jolastoki azpian bizi dela, jakin dut... askotan haien artean egonki.